

Jam Aretoa egunero-egunero zabaltzen da, nahiz eta ez izan kultur ekitaldirik. | ||
Astelehenetik larunbatera egunero kafetegia eta sukaldea zabalik daude, eta kafetegian pintxoak, ogitartekoak, razioak eta bestelakoak dastatu daitezke egun osoan zehar. Lagungarri gisa, ardo eta edari anitz daude. Bestalde, goizean goiz gosari bereziak prestatzen dira eta tematika desberdinetako egunkariak aurkitu daitezke. |
||
Astegunetan, jatetxea martxan izaten da eta bertan plater konbinatu eta eguneko menua eskaintzen da. Aldez aurretik enkargua eginez gero, posible da asteburuan bazkariak zerbitzatzea. |
||
Enkarguz ere, catering eta lunch zerbitzuak eskaintzen ditugu, urtebetetzeak, urteurrenak eta enpresako ospakizun berezietarako. |
||
![]() |
||
Kultur ekitaldirik izan ezean, igandea gure atseden eguna da. |
||
Asteburuetako gauetan , GoJam aretoa izaten da zabalik. Bertan, musika alaia eta parranda gogoa izaten da nagusiki. Areto honetan, formatu txikiko kultur ekitaldiak ere antolatzen dira. |
||